Barregura ematen dit,
herrian batere ez,
eta 200 km. haratago
bizitzako lagun
minen antzera,
kasu egitearen ondorioak.
Hurbiltasunaren arazoak ote?
non ez den ihesbide azkarrik,
burua makur
eta
pauso arinez
izotzezko zutoin
baten antzera,
mamu baten gisara
pasatzeko
desioak kunplituz.
Norberaren
barneko suziririk txundigarriena ere,
putzurik sakonenean nola murkiltzen den ikusiaz.
☼ Aio! diote
☼ Nahikoak dira bost.
☼ Lurra bezain pagano

Lurra bezain pagano, ageri dira egun hotan,
eskuindar ukabilak bezala
altxatzen diren etxebizitza burgesak.
Niri bost, hik lau emakumezko loratu dituala
zazpi egunen baitan.
Agian ulertzera iritsiko gara, bioi,
bide honen amaierak,
toki berean jarriko gaituela.
Orduan saminak eta
orduan herioak.
Bizitakoak, loak,
alperrik zuritu nahiean.
Hitz azkarren jokoan izkutatzeak
enau babestuko, badakit.
Inguruetan bizkorrenak ere
beti egiten baitu irrist.
Honela, estufa baten hotz-beroak
lasaitzen du nire baita.
Begi bi hauek ez bait dira sekula asetzen,
biltzen nauten dogma horien gartzelara.
Maiz pentsatuaz
zein erabaki zientifikok
jarri nauen ni, toki hontan.
Zenbat bizitasun ezberdin,
orlegi hontatik kanpo
nahiz eta bidaiatzeko beldurrak
aspaldi nituen
baztertuak.
"Nora hoa?" betetzen zaik ahoa -buruari-
indarberrituaz nire haitz horren pixua.
Gazte, azkenengo trenaren zain? -Heriotzak-
Iada, zaik joana...
