☼ ...eta biok bat.













Aspaldi dira paseak hamabiak bost gutxi.
Iada batzuentzat, pare bat txortaldi goxoren aina denbora joan da;
banpiroen ordu hortatik haratago.
Bada inoren begiek zeharkatzen ez badituzte lerro hauek,
zidor fantasmak bihurtzera kondenatuak ote?

Orriaren zuriari tentuz, nahiagoko nuke emakume baten
azala balitz orain idazleku.
Nahiz eta berak, ezin irakurri bere bizkarrean
sortzen dizkien letren kilimak.

Seguru nago, oraingo honetan,
enukeela ezker-eskuin bakarrik idatziko;
azalaren askatasunak, egan egitearen
pare sentiarazten bait nau.
Errepidea bailitzan, azkarregi joateak,
ez du gustoko bukaerarik oraingo hontan ere.

Horrela, barre txiki pikaroen bila jardutea da bidaiarik gustokoena.
Udako sargoria nabaritzen hasia da maindire gainean,
eta arnas azkartzeak dira seinalerik onenak.
Baina poesia ederrena idatzi ondoren,
boligrafroa jeloskortzeko unea iritsi da,
tintaren ordez izerdi tantuek osatzen dituzten
bitartean esaldirik onenak...

"Maite haudala uste dun, baina,..."
...izerdiak eraman baino lehen.
Izerdia eta plazerra,
eta izerdia,
plazerra eta,...

LP

0 comentarios: