☼ Poeta zara, zera. Eta?















Ezpata zorrotzenak ere kamuzten dituen lirika.
Barruen dagoena hitzez kamuflatuz, horixe saituaz ateratzen, Orixe;
eta hala ere, ehundaka geruza zeharkatzeko oraindik.
Hitz lodiz edo kaleko hizkeraz,
besteen miresmena sortu nahiean,
jartzen da poeta, burua joaz pareta.

Baina, eguneroko sekreturik zikinena ere
kapaz haiz saltzeko (edota asmatzeko).
Lau xoxa puten truk.
"Idatzi beharra zeukat, editoriala gainean diat eta"
Zer? Hi haiz hi inuxentea,
nik diat nobela azkarraren patentea,
hori uste al duk?
Anbiente baxuen errege bilakatuko haizelakoan?
Emakumezkoen kuleroak bustiko ditualakoan?
Absenta eta opioaren betidaniko lagun?

Sasi-mistiko.

Sasi-nihilista.

Sasi-jakitun...

Sasi-... (bai, oraintxe duk hiztegia hartzen duanekoa, denak hire bapateko aberastasunaz txundituaz kaka egiten uzteko)

Sasi-... hobe duk/n berriz ere, hasi.

LP

0 comentarios: