☼ This is the end















Itzala lagun, pausoen melodia soilik etxera bidean.
Bi kolore dira nabarmen ene begietara,
gauaren beltza,
eta farolen laranja; ez besterik.

Bakardadean, ur gazietan barrena,
kale guztietako kapitain naiz sentitu momentu batez,
haizearen freskura eta neroni, agintari.

Urragaitzak diren leihoetako
gortinetan zehar,
horia nagusi.
Otu zait,
egunerokotasunaren menpeko direnak,
egun berri baten esperoan, ohean,
daudela pentsatuaz:
24 orduek egina dutela ihes, banaka-banaka.

Eta ni, erratuen pareko,
iritsia naiz kobazulora.
Gaineko trapuak kendu, eta airean,
kaleko freskura zabalduaz
gela guztian zehar.

Niri ere, zuri bezala,
iritsi zaidalako arima lasaitu,
eta zeru zuriari azken begiraldia emateko unea.

Hala, besteren bati utziaz kapitain izateko aukera.

Jarraian,
ilunpean zabalduko den abesti hau bezela,
gaurkoz,
amaitu delako.

LP

0 comentarios: