Iritsi naiz mugara,
jakin badakit orain
orain badakit jakin
pertsonen nahirik handiena zein den.
Eromenaren antitesi kuttuna lortzeko
eguneroko bihurtzen den txertoa.
Norbera, hor dagoela mostratzea, hori.
Haur baten txupete
eroriaren negarrak bezalaxe.
Lurra zapaltzen ari garen seinale.
Bizi garela.
Bizirik gaudela.
Barregura sortaraziz,
momentuoro;
ikustea tokatzen zaizkidan
antzerki saio horiek pairatuaz.
Hiri, etzaik bestea ajola.
Hirea askatu beharra beste lanik ez duk.
Egoisten maskarada.
Egoisten...
bakardadean amiltzeko sentsazioak,
aktore egiten hau.
Baina, enauzu engainatuko.
Aspaldidanik naiz eta,
bakardadearekin bat.
Oso gustora.
LP

0 comentarios:
Publicar un comentario