12 hombres sin piedad

Oraingo hontan zazpigarren artearen munduan sartzeko pausoa emango dut. Sidney Lumet zuzendariaren 12 hombres sin piedad filma izango delarik aipagai. Ken itzazue burutik gaur egun dirua mugitzen duten, efektu berezi, digitalizazio eta horrelako teknika aitzindariak; Lumeten arte lan hontan pertsonaien arteko elkarrizketa sutsuak dira nagusi. Eta argi asko geratzen da, gela soil bat nahikoa dela, gidoi paregabe bat badarama eskutik. Hamabi gizon ezberdinen pertsonalitateak tupust egingo dute mutil gazte baten bizia aulki elektrikorantz eraman edo ez argitzeko. Eta hori esanda nik uste nahikoak direla lehenengo minutuak ikustea, gelaren berotasunean amiltzeko.






















Jeisteko hemen

0 comentarios: