Beltzez jantziriko putreak goithuz hasi zen argi bat bizten, zahar-kutsuz bustiriko olerkiak alde batera utzi eta gogoeten libertadeari bidea emanez:

Jaungoiko guztien gainetik

Jaungoiko guztiak ukatzen dituen
emakume bat naiz.
Atzo,
zeruko jaungoikoa ukatzen nuen.
gero
infernukoa, eta
gaur,
lurreko jaungoikoa ukatzen dut.
Dotrina guztien aurka altxatzen naiz.
Atzo,
zeruko pekatari nintzen,
gero
infernukoa, eta
gaur,
lurreko pekataria naiz.

Hutsunean igeri dabilen emakume bat izaten naiz.

Badakit nekeak eranginda ez bada

Badakit nekeak eraginda
ez bada
ez dudala hitzik sortuko.

Badakit nere indarrak
eraginda ez bada,
ez naizela mugituko
ez eta geldituko.

Nik jakin
gauza asko dakit.

Baina ulertu,
ez dut ulertzen
nola egunak igarotzen diren,
nola egunak doazen
bata bestearen ondoren,

gu ertz batean utzirik
gure indar guztiak gainditurik.
Amaia Lasa Alegria

0 comentarios: