♠ Twin Peaks
Telebistak noizbait zerbait interesgarria eman izan balu, % 1 horren barruan aurkituko litzateke Twin Peaks telesaila. "¿Quien mató a Laura Palmer?" galderapean milaka ikuslek jarraitu zuten David Lynch-en maixu lan hau 90. hamarkadan. Honatx nazkatuarteko hasiera ditxosoa:
Kanadarekin mugatzen duen herrialde berezi hau, zibilizazioa ezagutu ez duten pertsonaiez osatua dago; Nor baino nor arraroagoa, eta zein baino zein misterioz inguratuagoa. Non hontzak ez diren hontzak, eta bertako basoek fauna baino zerbait gehiago izkutatzen duten. Horrela, kafea beltza baino beltzagoa nahiago duten pertsonaien artean (ni barne) honelako amets bereziei emango diete beta:
...entzungai izan duzuen Angelo Badalamentiren melodiaz dantzatu eta erotuko zaizkigu bertako guztiak...
Lauraren hilketa argitzeko, Tibet-eko teknikek balio duten edo ezaren zalantza airean utziaz joango naiz amaitzen, Twin Peaks lurraldea ezagutzeko gonbitea luzatzen dizuedalarik. Jarraian, kapitulu guztiak jeisteko aukera eta Badalamentiren infernuko doinuak sentitzeko parada izango duzue.
Kapituluak
Angelo Badalamenti - Twin Peaks



0 comentarios:
Publicar un comentario